Albisteak

Nobedadea

Zea Maysek "Adore" EP berria eta bideoklipa estreinatu ditu

I.U. | Gaztea

EParen izen bera duen bideoklipa estreinatu du talde bilbotarrak Gaztean, esklusiban.

Zea Mays taldeak lan berria estreinatu du Gaztean, esklusiban; bi abestiz osatutako EParen lehen singlea, hain zuzen ere: "Adore". Kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte bilbotarrek. Gomez Selvak zuzendu du bideoa; portadaren diseinuaz, berriz, Fortun Fortun arduratu da. Bigarren piezak "Zuk borroka hasi" du izena.

Ricky Falknerrek ekoitzi ditu apirilean Tarragonako La Casamuradan grabatutako bi abestiak. Emaitza plataforma digital guztietan egongo da eskuragarri.