Albisteak

Zuzenean

Jarraitu zuzenean Gatiburen bideoklip berriaren estreinaldia Gaztean

Gaztea

Ostegun honetan ekitaldi berezia antolatu dugu Gernika-Lumoko Astra aretoan, 19:00etatik aurrera. Webgunean, Instagramen eta Youtuben zuzenean ikusteko aukera egongo da.

  • Gatibu

    Gatibu

Gatiburen bideoklip berria estreinatzeko ekitaldi berezia antolatu dugu ostegun honetan, maiatzak 27, Gernika-Lumoko Astra aretoan, 19:00etan hasita.

Lehenik eta behin, Ainhoa Urretabizkaiak aurkeztutako solasaldia egingo dugu taldekideekin; ondoren, zuzenekoa eskainiko dute, eta azkenik, bideoklip berria ikusteko aukera izango dugu, esklusiban.

Guztia zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko dizuegu, webgunean, Instagramen eta Youtuben!