Albisteak

Cascante

Izaro eta La M.O.D.A., Estaciones Sonoras jaialdian

I.U. | Gaztea

Horiez gain, Maika Makovski, Los Zigarros, Las Ginebras eta Los Flamingos taldeek hartuko dute parte maiatzaren 28tik 30era antolatutako kontzertuetan.

  • Izaro

    Izaro, Gaztea 303030 kontzertu berezian

Izaroz gain, La M.O.D.A., Maika Makovski, Los Zigarros, Las Ginebras eta Los Flamingos taldeek osatuko dute Cascanteko Estaciones Sonoras jaialdiko kartela, maiatzaren 28tik 30era.

Aurtengo edizioak, gainera, edukiera bikoitza eskainiko du, 1800 metro karratuko esparru berri batean antolatuko dutelako. Cascanteko termen egoitzaren alboko kirolgunean dago eremu berria. Hiru eserleku gunetan banatuta dago, ikusleak kanpoan, eserita, segurtasun distantzia gordeta disfruta dezaten.

Maika Makovskik estreinatuko du jaialdia, MKMK diskoa aurkezteko. Los Zigarros taldeak ere lehen egunean eskainiko du kontzertua.

La M.O.D.A. taldeak, bere aldetik, Ninguna ola lana eramango du Cascantera maiatzaren 29an. Egun berean, Las Ginebrasen txanda ere izango da.

Maiatzaren 30ean amaituko da jaialdia. Egun horretan, Izarok Limones en invierno oholtzaratuko du eta Los Flamingos indie pop talde tuterarrak ere zuzenean arituko da.