Albisteak

Sariak

Belako taldea, MIN sarietako izendatuenen artean

I.U. | Gaztea

Mungiarrek sei ataletan dute garaikurra irabazteko aukera, Espainiako musika independientearen sarietan. Horrez gain, Sonakayk, La Bien Querida eta El Columpio Asesino ere izendatu dituzte.

  • Belako

    Belako

Belako taldeak izendapen sorta pilatu du Espainiako musika independientearen MIN sarietan. Honako sei atal hauetan dute garaikurra etxera eramateko aukera: disko onena, artista onena, abesti onena, rock disko onena, bideoklip onena eta ekoizpen onena.

Era berean, El Columpio Asesino rock disko onenaren atalean izendatu dute, Ataque Celeste lanari esker. Sonakaykoek, bere aldetik, flamenko disko onenaren kategorian irabazteko aukera izango dute ekainaren 16an Burgosen egingo den sari banaketa ekitaldian. La Bien Querida bilbotarra urteko artista onenen hautagaien artean izendatu dute. Euskal artista izendatuen zerrenda Maitane Sebastianek osatu du, musika klasikoko disko onenaren saria irabazteko aukera izango baitu.

Euskarazko disko onena

MIN sariek euskaraz egindako disko onenari atal bat eskaini dio aurten ere, bost lan aukeratuta: Amorante (Bat eta Hiru), Gatibu (Musikak Salbatuko Gaitu), Liher (Hemen Herensugeak Daude), Nøgen (Under Alt) eta Zetak (Zeinen Ederra Izango Den).