Albisteak

Irisarrin

Zea Mays, Rüdiger eta Physis vs Nomos, EHZ Festibaleko iragarpen berriak

I. U. | Gaztea

Horiez gain, Entrexatak, ProleteR, Tiktara, Rukula eta Fétiche arituko dira zuzenean uztailaren 2tik 4ra.

  • Zea Mays

    Zea Mays

EHZ Festibalak uztailaren 2tik 4ra Irisarrin zuzenean arituko diren talde gehiago jakinarazi ditu. Zea Mays, Rüdiger eta Physis vs Nomos, Entrexatak, ProleteR, Tiktara, Rukula eta Fétiche taldeek ere girotuko dute jaialdia, orain arte iragarrita zeuden Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz eta Torheit izenez gain.

Sarreren salmenta

Ekainaren 18ra arte, hiru eguneko sarrerek 45 euro balio dute. Ondoren, berriz, 55 euroko prezioa izango dute. Jaialdiaren webgunean eros daitezke. Antolatzaileek gaineratu dutenez, egun bakarrerako sarrerak aurrerago jarriko dituzte salgai.

Osasun neurri bereziak

Osasun neurriei egokitutako edizioa izango da aurtengoa seguru, eta antolatzaileak hainbat zehaztasun Suprefeturarekin doitzen ari dira oraindik. Nolanahi den, aurreratu dute sartu nahi dutenek txertoa hartu izanaren ziurtagiria edo 48 ordu lehenagoko PCR negatiboa aurkeztu beharko dutela.

Kontzertu eta bestelako ekimen guztiak zutik jarraitu ahalko dira, baina, hori bai, maskara jantzita.