Albisteak

Nafarroan

Nathy Pelusok kontzertua eskainiko du Iruñean irailaren 24an

I.U. | Gaztea

'Calambre' diskoaren aurkezpen birak Nafarroako hiriburuan egingo du geldialdia. Sarrerak ekainaren 8an jarriko dituzte salgai.

  • Nathy Peluso

    Nathy Peluso

Nathy Pelusoren 'Calambre Tour' bira Iruñera iritsiko da irailaren 24an. Musikari argentinarrak 2020an kaleratutako diskoa aurkeztuko du Nafarroa Arenan. Sarrerak ekainaren 8an jarriko dituzte salgai, Internet bidez, Ticketmaster atarian eta Nafarroa Arenaren webgunean.

Musikari argentinarrak hip-hop eta neo soul estiloak nahastu ditu lan honetan, 2017an abiatutako musika-ibilbideko hirugarrenean, hain zuzen ere. Pieza berriak zein aurreko arrakastak taularatzen arituko da hainbat hilabetez.