Albisteak

MIN Sariak 2021

Belakok urteko rock disko onenaren MIN saria irabazi du

I.U. | Gaztea

Horrez gain, Zetak taldeak eraman du etxera euskarazko disko onenaren Etxepare saria, bart gauean Burgosen egindako galan.

  • Belako, MIN sarien galan

    Belako, MIN sarien galan

Belako taldeak urteko rock disko onenaren MIN saria lortu du bart gauean Burgosen egindako sari banaketan, Plastic Drama lanagatik. Banda mungiarraren estudioko laugarren diskoa da, eta hamaika abesti biltzen ditu: "Plastic Drama", "Tie Me Up" eta "Sirène", besteak beste.

Horrez gain, Zetak talde nafarrak eraman du etxera euskarazko disko onenaren Etxepare saria, Zeinen Ederra Izango Den proiektuari esker. Zuzenekoa ere eskaini dute finalean.

Zetak, MIN sarian gala

Zetak, MIN sarian galan

Delaporte, talde sarituena

Delaporte taldea izan da nagusi musika independientearen MIN sarietan, hiru kategoriatan lortu baitu garaikurra: artista onena, grabazio elektroniko onena eta bideoklip onena.