Albisteak

Kartelaren aurrerapena

Azkena Rock Festival 2022ra begira dago jada

Gaztea

Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Suzi Quatro eta Social Distortion mantendu ditu antolakuntzak kartelean, 2020 eta 2021 urteetako edizioak bertan behera utzi ostean.

  • Patti Smith

    Patti Smith, 2022ko edizioko kartelburuetako bat

Gaur zen hastekoa aurtengo Azkena Rock Festival jaialdia, Gasteizko Mendizabalan, baina bertan behera geratu da, pandemiaren ondorioz. Antolakuntzak 2022ko edizioak hiru egun iraungo duela aurreratu du, kartela iragartzeaz gain. Ekainaren 16an, 17an eta 18an izango da.

Jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du, honako artista hauen musikarekin: Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu eta Daniel Romano.