Albisteak

BBK Udazken Soinuak

Kokoshca, Marwán, Ezpalak eta Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilbon, irailetik aurrera

Gaztea

BBK Udazken Soinuak ekimenak hainbat hitzordu antolatu ditu Bilboko BBK aretoan.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado

    Niña Coyote eta Chico Tornadok azaroan eskainiko dute kontzertua BBK Udazken Soinuak zikloan.

Bilboko BBK aretoak hainbat kontzertu hartuko ditu udazken honetan, irailetik abendura, BBK Udazken Soinuak ekimenaren baitan.

Kokoshcaren indie-rock-pop doinuekin hasiko dira kontzertuak, irailaren 9an. Mujeres ere oholtzaratuko da irailaren 19an.

Urriaren 8an, berriz, Marwan idazle, musikari eta poetaren txanda izango da. Ondoren, urriaren 10ean, Anne Lukin nafarrak eskainiko du kontzertua. Urriaren 15ean, Ezpalak taldea arituko da zuzenean, TOCekin batera. Hilabeteko kontzertuak Los Estanquesek (urriak 16) eta Rufus T. Fireflyk (urriak 30) itxiko dituzte.

Azaroan kontzertu bakarra antolatu dute, Niña Coyote eta Chico Tornadoren rock doinuak eskaintzeko, azaroaren 11n. Azkenik, honako hitzordu hauek antolatu dituzte abendurako: Lukiek (abenduak 16), Bruna (abenduak 18), Axolotes Mexicanos eta La Plata (abenduak 19) eta Soto Asa (abenduak 23).