Albisteak

Irailean

Zetak, Gatibu eta Olatz Salvador, Finlandiako 'Bite Basque Beat' jaialdian

I.U. | Gaztea

Etxepare Euskal Institutuak iragarritakoaren arabera, musikari euskaldunek kontzertua eskainiko dute jaialdiaren lehen edizioan, irailaren 1ean eta 2an, Finlandiako Tampere hirian.

  • Zetak

    Zetak. Argazkia: Jaime Asua

Finlandiako Tampere hiriak 'Bite Basque Beat' euskal musika jaialdiaren lehen edizioan hartuko dute parte, datorren irailaren 1ean eta 2an. Zetak, Gatibu eta Olatz Salvador iragarri ditu Etxepare Euskal Institutuak babestutako ekimenak. Tamperrada lehiaketa gastronomikoaren baitan sortutako ideia da 'Bite Basque Beat'. 

Hiriko hainbat agertokitan antolatu dituzte kontzertuak, ordubetekoak izango dira eta formatu akustikoan.