Albisteak

Bizi EITB ekimena

Rigoberta Bandinik Donostiako Kursaalen joko du larunbat honetan, Gaztearen eskutik

Gaztea

Sarrerak atera eta ordu gutxira agortu ziren eta bildutako dirua EITB Maratoiarentzat izango da.

  • Rigoberta Bandini

    Rigoberta Bandini

Rigoberta Bandini zuzenean ikusteko aukera eskainiko du Gazteak larunbat honetan, Bizi EITB ekimenaren baitan. Kontzertua Donostian izango da, Kursaal jauregian, 20:30etik aurrera.

Sarrerak salgai jarri, eta egun bakarrean agortu ziren. Gazteak, bere aldetik, hainbat gonbidapen banatu ditu entzuleen artean. Sarreren bidez lortutako dirua EITB Maratoiarentzat izango da.

Larunbatean Kursaalera joaten direnek momentuko artista bartzelonarraren "A ver qué pasa", "Perra", "Too many drugs" eta "In Spain we call it soledad" kantuez zuzenean gozatzeko aukera izango dute.