Albisteak

Bizi EITB ekimena

Agortu dira Rigoberta Bandini Kursaalen ikusteko sarrerak

Gaztea

Eskerrik asko ekimenari egindako harreragatik! Hitzordua Donostian izango da, Kursaalen, 20:30ean hasita. Bildutako dirua EITB Maratoiarentzat izango da.

  • Rigoberta Bandini

    Rigoberta Bandini

Egun bakarrean amaitu dira Rigoberta Bandini Kursaalen zuzenean ikusteko sarrerak. Musikari bartzelonarra datorren urriaren 9an izango da Donostian, Gaztearen eskutik, Bizi EITB ekimenaren baitan. Lortutako dirua EITB Maratoiarentzat izango da. Dena den, adi egon, irratian, webgunean eta sareetan sarrerak zozkatuko ditugulako datozen egunetan. 

Momentuko artistetako bat da musikari bartzelonarra, "A ver qué pasa", "Perra", "Too many drugs" edo "In Spain we call it soledad" kantuei esker, besteak beste.