Albisteak

Bastidan

Nahixan, Gatibu, Bizardunak eta Ze esatek!, Araba Euskarazen

I.U.

'Barneratu, Barreiatu' lelopean ospatuko dute Arabako ikastolen jaia datorren ekainaren 17an.

  • Araba Euskaraz 2012

    Araba Euskaraz 2012

Musika-eskaintza zabala antolatu dute datorren ekainaren 17rako Araba Euskaraz ospatzeko. Aurtengo abestia egin duen Nahixan taldeaz gain, Gatibu, Bizardunak, Ze esatek! eta Jonhy & Josep izango dira Bastidan.

Egitaraua aurkezteaz gain, bideoklipa ere ikusgai ipini du antolakuntzak. Elkar-en estudioetan grabaturiko irudiak eta Bastida bertakoak bildu dituzte. Helburua 'Barneratu, Barreiatu' leloa zabaltzea da, egun handia iristeko bi hilabete baino geratzen ez direnean. Kanpaina osoaren berezko ideia Orlando Arreitunandiarena izan da. Bera izan da, halaber, abesti ofizialaren letraren egilea.

Guztia prest, beraz, datorren ekainaren 17rako. Bastidak laugarren aldiz hartuko du Araba Euskaraz jai handia.