Albisteak
Album berria
No Doubtek disko berria kaleratuko du irailean
Nagore Valle
Hamaika urte pasatu dira Gwen Stefanyren taldeak estudioko azken lana kaleratu zuenetik.
-
No Doubt. Argazkia: Youtube.
No Doubt taldearen jarraitzaileek badute pozteko arrazoirik. Izan ere, estatubatuarrek euren lan berriaren argitalpen data jakinarazi dute Youtuben igotako bideo baten bitartez.
Taldearen estudioko seigarren diskoa irailaren 25ean egongo da eskuragai. Dirudienez, taldekideek ez diote oraindik izenik ipini lanari, baina abesti batzuen behin-behineko izenak jakinarazi dituzte: "One More Summer","Gravity", "Settle Down", "Easy", "Dreaming the Same Dream"...
2001ean kaleratu zuen taldeak azken albuma, Rock Steady, eta 2009an kontzertu bira egin zuen, aspaldiko abestiak jotzeko. Aipatzekoa da tarte horretan taldeko abeslariak, Gwen Stefanyk, bakarkako bi disko kaleratu zituela, Love Angel Music Baby eta The Sweet Escape.