Albisteak

Nobedadeak

'Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa' diskoa, azaroan kalean

L.Z.

Abenduan Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira disko honetako kantuak aurkezten.

  • Ken Zazpi

Ken Zazpik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarrekin grabatutako diskoak badu jada kaleratze-data.

Talde bizkaitarrak ez du momentuz lan berriari buruzko xehetasun askorik eman, baina, Facebook bidez iragarri duenez, azaroan kaleratuko dute eskuartean duten proiektua.

Gainera, dagoeneko itxi dituzte aurkezpen birako hainbat kontzertu. Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 10etik 14ra bitartean Donostian (Kursaalen), Bilbon (Euskalduna Jauregian), Iruñean (Baluarten) eta Gasteizen (Printzipal Antzokian) arituko dira.

Ken Zazpik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarrekin grabatutako diskoak badu jada kaleratze-data.Talde bizkaitarrak ez du momentuz lan berriari buruzko xehetasun askorik eman, baina, Facebook bidez iragarri duenez, azaroan kaleratuko dute eskuartean duten proiektua.Gainera, dagoeneko itxi dituzte aurkezpen birako hainbat kontzertu. Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 10etik 14ra bitartean Donostian (Kursaalen), Bilbon (Euskalduna Jauregian), Iruñean (Baluarten) eta Gasteizen (Printzipal Antzokian) arituko dira.