Albisteak
Iragarpena
Björk abeslaria ez da Primavera Sound jaialdian izango
I.U.
Ahots-kordatan atzeman dizkioten noduluak direla eta, bertan behera utzi ditu ekainaren 2an eta 9an iragarrita zituen kontzertuak.
-
Björk
Björk artista islandiarrak ez ditu Primavera Sound jaialdian aurreikusita zituen zuzeneko emanaldiak eskainiko. Izan ere, noduluak atzeman dizkiote ahots-kordatan eta atseden hartzea gomendatu diote sendagileek.
Ekainaren 2an Bartzelonan aritzekoa zen eta 9an, Oporton. Momentuz bi kontzertu horiek ezin izango ditu eskaini. Antolakuntzak laster emango du aditzera nola bueltatuko duen sarreren dirua.