Albisteak

Egitaraua

Juan Perro, Julieta Venegas eta Bebe, Pirineos Sur jaialdian

I.U.

Emir Kusturica, Amadou & Mariam eta Souad Massi ere arituko dira uztailaren 13tik 28ra Huescako Lanuza eta Sallent de Gallego herrietan.

  • Julieta Venegas

    Julieta Venegas

Julieta Venegasek eta Juan Perrok ekingo diote aurten Pirineos Sur jaialdiari. Uztailaren 13an hasi eta 28ra arte, Huescako Lanuza eta Sallent de Gallego herriak musika eta kulturaren agertoki bilakatuko dira Hegoaldearen bila ('En busca del sur') lemapean.

40 artistak osatuko dute 21. edizioaren egitaraua: Emir Kusturica The No Smoking Orchestra bandarekin, Amadou & Mariam, Souad Massi, Bebe eta Muchachito Bombo Infierno, besteak beste.

Hainbat herrialdetatik etorritako proposamenak ere eskainiko ditu jaialdiak uztailean. Terracota, Bomba Estereo, Batida, Astillero taldeak izango dira entzungai Nazioarteko Kulturen Jaialdian. Lanuza urtegiaren gaineko agertokian 6 kontzertu antolatu dituzte eta 10 Sallent de Gallegon. Horrez gain, 6 tailer eta 18 jarduera prestatu dituzte.