Albisteak

Top Gaztea

Enkore talde euskalduna garaile, Top Gaztea zerrendan

Nagore Valle

Zerrendako postu gorena eskuratu du taldearen ''Dantzan, Dantzan'' abestiak.

  • Enkore

    Enkore. Argazkia: Maiko Machines.

2011ko Maketa Lehiaketaren garaileak ditugu aste honetan Top Gaztearen lehenengo postuan. Zuen botoei esker, Errekaldeko (Bilbo) Enkore taldearen "Dantzan, Dantzan"abestia nagusi da gure zerrendan, aurreko astean hirugarren postuan egon eta gero.

Pitbull eta Chris Brown, joan den asteko irabazleak, bigarren postuan geratu dira "Intenational Love" abestiarekin, eta hirugarrenera igo da Carly Rae Jepsenen "Call me maybe" kanta. Gotye daukagu ondoren, laugarrenean, "Somebody that I used to know" abestiarekin.

Pitbull eta Jenniffer Lopez bosgarren posturaino igo dira "Dance Again" abestiarekin, hamaseigarren postutik gorakada ikaragarria eginez. Lau postu jaitsi da, berriz, Gustavo Lima brasildarraren "Balada" abestia, bigarrenetik seigarrenera.

Jarraian, LMFAO daukagu, zazpigarren postuan. Bikote bitxiaren "Sorry for party rocking" abestiak aste piloa daramatza gurekin. Zortzigarrenean, Keane britainiarren "Silenced by the night" abestia dago.

Florida eta SIAren "Wild ones" eta David Guetta eta Nicki Minajen "Turn me on" ditugu ondoren, bederatzigarren eta hamargarren postuetan, hurrenez hurren.

Horrela geratu dira zerrendaren ondorengo postuak:

11. Emeli Sande:"Next to me"
12. Rihanna:"Where have you been"
13. Adele: "Someone like you"
14. Lauroba: "Zer egin eta zer esan"
15. Madonna: "Girl gone wild"
16. Jessie J: "Domino"
17. The Uski’s: "Tximinotan"
18. Coldplay: "Charlie Brown"
19. Esne Beltza: "Nahi dut"
20. Katy Perry:"Part of me"

Amaitzeko, hauek dira aste honetako zerrendagaiak: Nicki Minajen "Starship" abestia, eta Fun eta Janelle Monaeren lankidetza, "We are young".