Albisteak

Musika eta zinema

The Killers, Tim Burtonen film berriaren soinu-bandan

L.Z.

Brandon Flowers kantariaren taldeak 70eko hamarkadako kantu baten bertsioa egin du 'Dark Shadows' pelikularako.

  • The Killers

Interneten albiste da The Killers taldeak Tim Burtonek zuzendutako Dark Shadows pelikularen soinu-bandan parte hartu duela.
Hain zuzen ere 1972an ezagun egin zen Raspberries taldearen "Go All The Way" kantuaren bertsioa egin du talde estatubatuarrak aipatutako filmerako.

The Killersek aurki bukatuko du estudioko disko berriaren grabazioa. Aurreikusitakoaren arabera, uda amaieran edo udazkenean iritsiko da lan berria eta dirudienez, Day & Age (2008) diskoa baino "rockeroagoa" izango da proiektu hau.

Bestalde, Dark Shadows pelikulan Johnny Depp, Eva Green, Michelle Pfeiffer, Helena Bonham Carter, Thomas McDonell, Chloe Grace Moretz, Bella Heathcote, Johnny Lee Miller eta Hannah Murray azalduko dira.