Albisteak

Kontzertua

Bob Dylan Bilbon ikusteko sarrera gehiago jarri dituzte salgai

Erredakzioa

Salgai jarritako 500 sarrerak agortu ostean, harmailetako edukiera zabaltzea erabaki du antolakuntzak.

01:39
Bob Dylan Bilbon arituko da udan

Agortu dira Bob Dylan abeslaria Bilbon ikusteko harmailetako 500 sarrerak. Hori dela eta, toki gehiago prestatu dituztenez, sarrera gehiago jarri dituzte salgai. 45 eta 85 euro arteko prezioa dute.

Kontzertua Guggenheim museoaren 15. urteurrena ospatzeko egingo dute eta Bilbao BBK Live jaialdiaren atarian.

Hain zuzen ere, Kobetamendin hiru eguneko musika jaialdia hasi baino egun bat lehenago (uztailaren 11n) abestuko du kantari estatubatuarrak Bizkaiko hiriburuan. Kontzertua Guggenheim museoaren zabalgunean izango da eta, aurreikusitakoaren arabera, 5.000 lagunentzat tokia egongo da.

Bob Dylan azken 50 urteetako kantari arrakastatsuenetakoa da. Besteak beste, "Like a Rolling Stone" eta "Blowin' In The Wind"abestien egile izateagatik egin zen ezagun 70 urteko kantaria.

Sarrerak

Pistako sarrerak 45 eurotan (+banaketa gastuak) daude salgai eta harmailetakoak 85 eurotan (+banaketa gastuak).

BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, BBKren webgunean eta Ticketmasterren erosi ahal izango dira, baita Halcon Bidaiaken bulegoetan, FNACen, Carrefourren eta Servicaixa eta El Corte Ingles sareetan ere.