Albisteak
Egitaraua
The Human League, La Mala Rodriguez eta La Casa Azul, The Bradery-n
I.U.
Hiriko modaren azoka ezaguna uztailaren 13tik 15era izango da Bartzelonan.
-
Mala Rodriguez
Moda, kultura eta sormena uztartzen dituen The Brandery azokaren 6. edizioa da aurtengoa eta musika-eskaintza zabala iragarri dute uztailaren 13tik 15era Bartzelonan. Philip Oakey-ren The Human League banda, La Mala Rodriguez, La Casa Azul eta Miranda Makaroff arituko dira zuzenean egun horietan.
Musikaz gain, moda-erakusketak, tailerrak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte egun horietarako. Sarrerak dagoeneko salgai ipini dituzte. TicketMaster, Servicaixa, FNAC eta Halcon Bidaiak agentziaren bulegoetan.