Albisteak
Musika eta zinema
'Zuloak’ dokumentala, Fermin Muguruzaren proiektu berria
Erredakzioa
Irungo bakarlaria neskekin osatutako musika talde baten ibilbideari buruzko pelikula baten ekoizpenean murgilduta dago. Euskadi Irratian esan duenez, irailean ikusiko du argia.
-
Zuloak
Fermin Muguruza abeslariak proiektu berri bat du esku artean. Abeslari gipuzkoarra Zuloak dokumentala ekoizten ari da, neskaz osatutako musika talde baten ibilbidean oinarrituta. Proiektua Arrate Rodriguez artistak abiatu zuen, baina, honek esperimentua utzi zuenetik, Muguruza ari da filma zuzentzen. Euskadi Irratian esan duenez, irailean ikusiko du argia.
Horretarako, Zuloak musika taldearen kontzertuetan izan direnei laguntza eskatu die. Talde hau Hendaian, Txantrean, Donostiako Bukowski aretoan, Hondarribian, Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizko Helldorado aretoan aritu da, besteak beste.
Gainera, Verkamiren bitartez, finantzaketa kanpaina jarri du martxan Fermin Muguruzak. Jasotako material guztia zuloak.com webgunean eta sare sozialetan zabalduko dute.