Albisteak

Kontzertuak

Fangoria, Obus eta Despistaos, Barakaldoko jaietan

L.Z.

Uztailaren 14tik aurrera musika izango da nagusi Barakaldoko jaietan.

  • Fangoria. Argazkia: EFE

Uztailaren 14tik aurrera hainbat musika talde arituko dira Barakaldoko Karmengo jaietan. Besteak beste, Fangoria, Obus eta Despistaos taldeen musika entzungo da. Gainera ABBAren eta Explosion Popen bertsioak egingo dituzte Los Secretosek, La Fronterak, Siniestro Totalek eta La Trampak.

Fangoriak uztailaren 20an joko du, Herriko Plazan, eta Obus jaietako lehenengo egunean pasatuko da agertoki horretatik.

Aipatutako taldeen zuzenekoez gain, Canteca de Macaoren emanaldia ere azpimarratu behar da.