Albisteak
Musika, Bilbon eta Madrilen
Zea Mays, Fito, El Menton de Fogarty eta M.C.D., Athleticekin
L.Z.
Futbolak ez ezik, musikak ere leku garrantzitsua beteko du gaur San Mames eta Vicente Calderon futbol zelaietan eta, baita, Athletic Hirian gunean ere.
-
Zea Mays
Egun handia da gaur Athleticeko jarraitzaileentzat. Dagoeneko Bilbo zurigorriz jantzita dago eta Madrilen ere prest daude Errege Kopako finalerako. Baina futbolak ez ezik, musikak ere izango du lekua Bizkaiko hiriburuan eta Madrilen.
San Mames futbol zelaian Celtas Cortos, Zea Mays, El Menton de Fogarty eta Itziarren Semeak arituko dira eta Oihan Vegaren musika ere entzungo da han. Bestalde, Fito eta Fitipaldiek hitzordua dute Vicente Calderon futbol zelaian, finala hasi aurretik "Antes de que cuente diez" kantua abestuko baitute.
Bukatzeko, Athletic Hiria M.C.D. taldeak girotuko du. 19:30etik aurrera, Madrid Rio zelaigunean joko du aipatutako taldeak. Hasiera batean, Gatibuk ere kontzertua eman behar zuen bertan, baina, bertan behera utzi dute talde bizkaitarraren emanaldia.