Albisteak
Ekainaren 4tik aurrera
Joe Crepusculo eta Gora Gora Kids, Surfilm Festibal jaialdian
L.Z.
Ekainaren 4tik 10era bitartean surfa, musika eta zinema izango dira nagusi Gipuzkoako hiriburuan.
-
Joe Crepusculo
Ekainaren 4tik 10era bitartean Surfilm Festibal jaialdia egingo da Donostian. Zinema, musika eta surfa uztartzen dituen festibal honek hamargarren edizioa ospatuko du aurten.
Ohi bezala, surfari buruzko pelikulak ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, baina, horrez gain, kontzertuak eta bestelako ekitaldiak ere egongo dira han.
Musikari dagokionez, ekainaren 9rako hainbat kontzertu iragarri dituzte: besteak beste, Gora Gora Kids, Las Kellies eta Joe Crepuscrulo.