Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.

Albisteak

Kontzertuen agenda

Euskal musika nagusi, maiatzeko azken asteburuan

L.Z.

Besteak beste, Berri Txarrak, Esne Beltza, Itziarren Semeak, Lauroba eta Leihotikan taldeen musika entzungo da asteburuan Euskal Herrian.

  • Berri Txarrak

Asteburu honetan inoiz baino kontzertu gutxiago egongo dira Euskal Herrian. Halere, badira aipatzeko moduko hainbat hitzordu eta Gazteak zuzeneko garrantzitsuenen errepasoa egin du:

LARUNBATA

Larunbateko hitzordu gehienak Gipuzkoan izango dira. The Sonic Beat Explosion eta Rafa Ruedak Andoainen joko dute, Laurobak eta Tristan Crowley & Mikel Uhartek, Donostian, eta Esne Beltza, Itziarren Semeak eta Leihotikan taldeek, Irunen. Bukatzeko, Zarautzen Udaberrifest jaialdia ospatuko da, Rosario Floresen musikarekin.

Bestalde, Berri Txarrakek Haria diskoa aurkeztuko du Elizondoko Lur aretoan eta Hesianek Mungiako Olalde aretoa bisitatuko du. Gainera, Mugerren Unama, Anari eta Willis Drummonden doinuak entzungo dira.

IGANDEA

Musika Zuzenean webgunean antolatuko Jaialdi Akustikoa izango da igandeko protagonista nagusia. Honek, besteak beste, Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda kantarien musika jasoko du.

Horrez gain, Bergarara hurbiltzen direnek Luhartz taldearen abestiekin dantzatzeko aukera izango dute.