Albisteak
Lan berria
Bon Jovik disko berria kaleratuko du 2013an
Nagore Valle
Urte hasieran lan berria kaleratuko dutela jakinarazi du Richie Sambora taldeko gitarra-jotzaileak.
-
Bon Jovi. Argazkia: EFE.
Bon Joviko gitarra-jotzaileak, Richie Samborak, taldearen proiektu berria martxan dagoela jakinarazi du, eta disko berria 2013ko hasieran kaleratu nahi dutela erantsi du.
Rolling Stone aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean hurrengo adierazpenak egin ditu estatubatuarrak: “Jonek eta biok kanta batzuk idatzi genituen, bakoitzak bere aldetik, eta gero New Yorkeko estudioan elkartu ginen. Primerako abestiak atera dira eta lanak aurrera jarraitzen duenez, disko berria datorren urteko hasieran publikatzea espero dugu”.
Bon Joviren diskoa kaleratu aurretik, bakarkako lana argitaratuko du Samborak: “Bon Jovirekin hasi aurretik abeslari lanak egin nituen beste talde batzuetan, baina jendeak ez nau era horretan ikusten. Disko honekin ikuspegi hori aldatzea espero dut”. Gitarra-jotzaileak hamabost urtean bakarka publikatuko duen lehenengo lana izango da hori.