Albisteak

Lehenengo irudiak

Madonna, txapela buruan

Nagore Valle

Kalakan taldearekin lankidetzan arituko da estatubatuarra bere kontzertu biran.

  • Madonna

Aspaldi jakinarazi genizuen Gaztean Madonna Kalakan talde euskaldunarekin lankidetzan arituko dela 'MDNA Tour' kontzertu biran. Ostegunean emango dio hasiera abeslari estatubatuarrak kontzertu birari, hain zuzen ere, Tel Aviven emango duen kontzertuarekin.

Abeslaria Israeleko hirian da jadanik, birako lehenengo kontzertu horretarako prestatzen, eta entseguetara bertaratu diren jarraitzaileek abeslariaren zenbait irudi eta bideo zintzilikatu dituzte interneten.

Horiei esker, Madonna eta Kalakan taldearen arteko lankidetzaren lehenengo irudiak ikusi ahal izan ditugu. Bertan, Madonna eta dantzari talde bat txapela jantzita ikus ditzakegu.