Albisteak

Lehiaketa

Keaneren hurrengo bideoklipa, jarraitzaileen esku

Nagore Valle

Talde ingelesak lehiaketa bat antolatu du ‘‘Black Rain’’ abestiaren bideokliparen inguruan.

  • Keane. Argazkia: Warner.

Strangeland diskoaren promozioa egiten jarraitzen du Keane taldeak, eta badirudi disko honen bideoklipak egiteko formula bereziak bilatu nahi dituztela ingelesek.

Hasteko, "Disconnected" abestiaren bideoklipa grabatzeko Juan Antonio Bayona (El Orfanato) zuzendariaren laguntza izan zuten.

Oraingoan, taldeak lehiaketa bat antolatu du bere hurrengo singlearen bideokliparen inguruan: "Black rain". Horretarako, kantaren bideoklipa grabatzeko aukera eman diete euren jarraitzaileei.

Interscope Records eta Island Records diskoetxeei esker, bideoklip irabazleak 5.000 euroko saria lortuko du. Gainera, VEVO webgunean eta telebista kateetan taldearen bideoklip ofizial moduan aurkeztuko da lan garailea.