Albisteak
Uztailaren 13tik 22ra
Maldita Nerea, Love of Lesbian eta Ken Zazpi, Santurtziko jaietan
L.Z.
Gainera, David Bustamante, Bongo Botrako, La Pegatina eta beste hainbat talde arituko dira uztailaren 13tik 22ra bitartean Karmengo jaietan.
-
ken zazpi
Santurtziko Serantes Kultur Aretoak eta Jaietako Batzordeak egitarau zabala prestatu du uztailaren 13tik 22ra bitartean ospatuko diren Karmengo jaietarako. Musikari dagokionez, Love of Lesbian, Maldita Nerea, David Bustamante, Ken Zazpi eta La Pegatina igoko dira taula gainera aurtengo festetan.
David Bustamantek uztailaren 16an abestuko du eta egun bat geroago Ken Zazpiren txanda izango da. Uztailaren 18an Love Of Lesbianen musika entzungo da eta hurrengo egunean La Pegatina taldearen doinuek girotuko dute gaua. Maldita Nereak ostiralean joko du eta larunbaterako A Pelo y Tu taldearen kontzertua aurreikusi dute.
Aipatutako zuzenekoez gain, uztailaren 14an Bongo Botrakoren kontzertua egongo da.
Santurtziko Serantes Kultur Aretoak eta Jaietako Batzordeak egitarau zabala prestatu du uztailaren 13tik 22ra bitartean ospatuko diren Karmengo jaietarako. Musikari dagokionez, Love of Lesbian, Maldita Nerea, David Bustamante, Ken Zazpi eta La Pegatina igoko dira taula gainera aurtengo festetan.David Bustamantek uztailaren 16an abestuko du eta egun bat geroago Ken Zazpiren txanda izango da. Uztailaren 18an Love Of Lesbianen musika entzungo da eta hurrengo egunean La Pegatina taldearen doinuek girotuko dute gaua. Maldita Nereak ostiralean joko du eta larunbaterako A Pelo y Tu taldearen kontzertua aurreikusi dute.Aipatutako zuzenekoez gain, uztailaren 14an Bongo Botrakoren kontzertua egongo da.