Albisteak

Errekor berria

Lady Gaga, sare sozialetako erregina

I.U.

25 milioi jarraitzaile lortu ditu eta maila horretara iritsi den lehen artista da, Justin Bieberen aurretik.

  • Lady Gaga

    Lady Gaga. Argazkia: EFE

Lady Gaga nagusi da Twitter sare sozialean. Errekor berria lortu du, 25 milioi jarraitzeko baititu, dagoeneko. Marka hori gainditu duen lehen artista da, gainera.

Sare sozialetan jario gehien eskaintzen duen kantaria da. Hala adierazi zuen urtarrilean Top Position hedabide digitalak egindako ikerketan. Orduan ere lehen tokian zegoen Twitteren. Hainbat hilabeteren ostean, tinko jarraitu du zeregin horretan eta, azkenean, errekora haustea lortu du.

Arrakasta horri esker, 25 Million Were Born This Way esaldia erabilita, gai garrantzitsuenen artean kokatu da Twiterren. Gertutik jarraitzen dion arren, atzean geratu da Justin Bieber, 22,5 milioi jarraitzaile lortuta.