Albisteak

Irailaren 12tik 16ra

Esne Beltza, We Are Standard eta Petti, VIC azokan

L.Z.

VIC herrian (Katalunia) irailaren 12tik 16ra bitartean egingo den azokan hainbat herrialdetako taldeek parte hartuko dute; Italia, Argentina, Marruekos eta Hego Korea, besteak beste.

  • We Are Standard

Irailaren 12an irekiko ditu ateak Viceko (Katalunia) Mercat de la Musica Viva azokak eta 24. edizio honetan 65 emanaldi egongo dira.

Ohi bezala, euskal musikak leku garrantzitsua beteko du bost egunetan zehar Vicen egingo den azokan. Aurten, Esne Beltzak, We Are Standardek eta Pettik ordezkatuko dute Euskal Herria.

Irailaren 16ra arte eta zortzi agertokitan banatua, Antonia Font, Gertrudis, Kejaleo, La Pegatina, Love Of Lesbian, Odio Paris, Pull my Strings, Sergi Sirvent Octopussy cat, Els Catarres, Gillamino eta Txarango taldeak arituko dira, besteak beste.

Euskal musika

Esne Beltza taldeak irailaren 14an joko du, 00:00etan, eta Pettik eta We Are Standardek egun bat lehenago (irailaren 13an).