Albisteak

Larunbatera arte

Euskal taldeak arituko dira gaur Ebrovision jaialdian

L.Z.

Euskal taldeak gaur igoko dira taula gainera. We Are Standard, El Columpio Asesino eta Thee Brandy Hips arituko dira han.

  • We Are Standard

Miranda de Ebron abuztuaren 30etik irailaren 1era egiten ari diren Ebrovision jaialdiak hainbat kontzertu eta ekitaldi hartu ditu eta gaur itxiko ditu ateak jaialdiak.

Musikak leku garrantzitsua du han eta euskal taldeek ere bere tokia dute, besteak beste, El Columpio Asesino, We Are Standard eta Thee Brandy Hips arituko baitira han. Gainera, Love of Lesbian, El Inquilino Comunista, Sidonie, La Habitacion Roja, Fuel Fandago eta beste talde askok joko dute.

Egun baterako sarrerak 25 eurotan daude salgai eta bi eguneko bonuek 45 euroko prezioa dute. Gaztean doan eskuratu ditzakezue sarrerak!