Albisteak

Aurkezpena

Zuloak; musika eta zinema baino askoz gehiago

L.Z.

Hilaren 22an estreinatuko duten dokumentalaren soinu banda aurkeztu dute Fermin Muguruzaren parte hartzearekin.

04:03
Zuloak dokumentalaren soinu bandaren aurkezpena

Bilboko Kafe Antzokia Fermin Muguruzaren azken proiektuaren lekuko izan da gaur. Abeslari irundarra Zuloak taldeko neskekin batera, Bizkaiko hiriburuan izan da irailaren 22an estreinatuko duten dokumentalaren soinu banda aurkezten.

Guztira hamar kantu jasotzen ditu Zuloak taldearen diskoak eta prentsaurrekoan aditzera eman dutenez, larunbatetik aurrera Euskal Herrian zein Estatuan izango dira abestiok aurkezten. Gainera, behin pelikula estreinatuta, Alemania eta Mexiko bisitatuko dituzte taldearen musika ibilbidean oinarritutako filma "mundu osora zabaltzeko".

Proiektua Arrate Rodriguez artistak abiatu zuen, baina, honek esperimentua utzi zuenetik, Muguruza aritu da pelikula zuzentzen. Baina Muguruza ez ezik, proiektu honetan taldea osatzen duten nesken lana nabarmendu behar da. Izaskun Muruaga, Ainhoa Unzueta, Naiara Goikoetxea, Tania de Sousa, Ursula Strong eta Maitane Alonso dira hain zuzen, agertokietan agintzen dutenak.

Esan bezala, Fermin Muguruza eta Karlos Osinaga arduratu dira diskoaren ekoizpenaz eta, nola ez, Gaztea aurkezpenean izan da taldekideekin eta Muguruzarekin hitz egiteko.