Albisteak

Asteko disko nobedadeak

The Killers, Mika eta Band Of Horses, lan berriekin datoz

L.Z.

Gainera, Michael Jacksonen, Mikaren, La Oreja de Van Goghen, Kanye Westen eta Pinken disko berriak ere aste honetan helduko dira dendetara.

  • The Killers

Astea musika nobedadez gainezka dator. Hainbat artistek irailaren 17a eta 18a aukeratu dituzte beraien lan berriak aurkezteko. Hemen dituzue aste honetan disko berriak kaleratuko dituzten hainbat talde eta bakarlari.

Mika

The origin of love izenburuarekin aurkeztu digu Mikak bere hirugarren lana eta “Elle me dit” da lehen singlea.

Michael Jackson

Michael Jackson Bad 25 diskoarekin Bad proiektuaren 25. urteurrena ospatu nahi izan dute. Luxuzko bildumak hiru CD, bi liburuxka eta DVD bat biltzen ditu.

Band Of Horses

Band Of Horsesek Mirage Rock diskoa kaleratuko du aste honetan. Taldeak aspaldi estreinatu zuen Knock Knock singlea.

The killers

The Killersen estudioko laugarren lana bihar iritsiko da dendetara.

La Oreja de Van Gogh

Talde gipuzkoarraren Cometas por el cielo en directo desde America proiektuak aste honetan ikusiko du argia. 15 kantuk osatzen dute diskoa, horietatik 10 Mexikon zuzenean grabatutako abestiak dira.

Kanye West

Besteak beste, John Legend eta Kid Cudi artisten kolaborazioak jasotzen ditu Kanye Westen Cruel summerrek.

Pink

Bukatzeko, Pinken The truth about love diskoa astearte honetan helduko da dendetara.