Albisteak

Agenda

Udazkenean kontzerturik kontzertu ibiliko da We Are Standard taldea

L.Z.

2013an disko berria kaleratuko dute eta aurretik hainbat zuzeneko eskainiko dituzte. Urriaren 12a, adibidez, Bilbon arituko dira.

  • We Are Standard

2012an Ingalaterra eta Frantzia bisitatu ditu We Are Standard taldeak eta Espainiar Estatuko hainbat musika jaialditan parte hartu du. Dena den, dirudienez, oraindik ez du atsedenik hartzeko asmorik, udazkenean ere hainbat zuzeneko eskainiko baititu.

Gainera, eskuartean duen lan berrirako kantuak sortzen dabil. Aurreikusitakoaren arabera, 2013an iritsiko da talde getxoztarraren disko berria.

Ordura arte zenbait kontzertu emateko asmoa dute. Ostiral honetan, adibidez, Valentzian izango dira eta larunbatean, Alacanten. Irailaren 29an Madrilen joko dute eta urriaren 12an Bilboko Miribilla Frontoian. Bukatzeko, azaroaren 10ean Bartzelonan arituko dira.