Albisteak

Proiektu berria

Russian Red Bilbon izango da, azaroaren 3an

I.U.

The Beatles talde mitikoaren kanta arrakastatsuenak errekuperatu, eta agertokira eramango ditu Lourdes Hernandezek.

  • Russian Red

    Russian Red

Russian Red abeslaria Barakaldoko Rockstar aretoan arituko da zuzenean abesten, azaroaren 3an. Ikuskizun berezia prestatu du; izan ere, The Beatles taldearen arrakasta ezagunenak ekarriko ditu agertokira, bi ordu inguru iraungo duen emanaldian. Bizkaira bisita egin aurretik, Bartzelonan, Madrilen, Malagan eta Zaragozan ere izango da Lourdes Hernandez.

Fuerteventura diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, proposamen berria taularatu nahi du madrildarrak bira horren bidez. Liverpooleko laukotearen Revolver laneko abestiak izango dira protagonista: "Taxman", "Eleanor Rigby", "I’m Only Sleeping", "Here There and Everywhere", "Yellow Submarine" eta "Got to get you into my life", besteak beste.

Kontzertuetarako sarrerak 13 euroren truke daude eskuragai, Ticketmaster sarean, FNACen, Carrefourren eta Halcon Bidaiak agentziaren bulegoetan. Horrez gain, telefonoz ere erosi daitezke (902 15 00 25).