Albisteak

Donostian

Anai Arrebak, La Casa Azul eta McEnroe, Donostikluba jaialdian

I.U.

Urriaren 4tik 6ra izango da ekimenaren zazpigarren edizioa.

  • McEnroe

    McEnroe

Bertoko zein beste zenbait herrialdetatik etorritako taldeak izango dira entzungai San Miguel Donostikluba jaialdiaren zazpigarren edizioan. La Casa Azul, Tachenko, Pegasvs, McEnroe, Anai Arrebak eta Naica izango dira, besteak beste.

Gainera, nazioarteko doinuek musikaz jantziko dituzte Donostiako agertokiak: The Wave Pictures, Veronica Falls, House of Wolves, eta Daniel Martin Moore, besteak beste.

Musika egitarau anitza eta zabala izango da aurten jardunaldi horietan protagonista. Rock, pop, folk zein reggae doinuak ez ezik, musika elektronikoa ere izango da urriaren 4tik 6ra Gipuzkoako hiriburuan.

Sarrerak 15 eta 40 euroren truke daude eskuragai, Kutxako sarreren webgunean.