Albisteak

Kontzertu bira

Blur taldea Primavera Sound jaialdian arituko da

L.Z.

2013ko udan hainbat musika jaialditan izango direla iragarri du Damon Albarnen taldeak.

  • Blur

Blur taldearen etorkizuna zeresana ematen ari da azkenaldian. Laukote britainiarrak iragarri berri du udaberrian Primavera Sound jaialdian arituko dela (Bartzelonan eta Oporton) eta udan Rock Werchter festibalean izango dela. Uztailaren 4tik 7ra bitartean egingo da Rock Werchter jaialdia, Belgikan.

Primavera Sounden eskainiko dituzten bi emanaldietako datak ere zehaztuta daude jada: Bartzelonan, maiatzaren 24an joko dute aeta Oporton, maiatzaren 31n.

"2013an kontzertu bira egingo dugu eta zaleei gu berriro agertoki gainean ikusteko aukera eman nahi diegu. Oraindik ez dakigu non eta noiz baina zuzeneko gehiago eskainiko ditugu", adierazi dute.