Albisteak

Nolakoa izango da We Are Standarden disko berria?

L.Z.

2013an helduko da talde getxoztarraren lan berria eta taldekideen esanetan, "abesti psikodelikoen" aldeko apustua egingo dute.

03:36
We Are Standarden 'Great state' diskoaren making of-a

We Are Standard taldea estudioan da Great State diskoaren ondorengo lana grabatzen. Andy Gillek ekoitzitako diskoak aurrerapauso handia ekarri zuen talde getxoztarraren musika ibilbidean eta aurki lan berri batekin iritsiko dira.

Taldekideek esan dutenez, inoizko erreferentzia gutxien izango du eskuartean duten proiektuak, hots, ez dute beste talde batzuen musikan arreta jarriko, “barrutik ateratzen zaien zerbait” sortu nahi dutelako.

Horretarako Great State diskoaren ildo beretik jarraituko dute. Halere, estudioko lehenengo diskoan egin zuten bezala, lan berrian ere "abesti psikodelikoen" aldeko apustua egingo dute. Hain zuzen ere, besteak beste, The Velvet Underground, The Electric Prunes eta The Pretty Things taldeen eragina izango dute. Baina, era berean, house musikak leku garrantzitsua beteko du.

Kolaborazioak

Emmanuel Lundgrenen laguntzarekin osatu dute kantu berrietako bat. "Great State diskoa gustuko zuela jakin genuenean gurekin lan egitea proposatu genion", adierazi dute, baita I'm From Barcelona taldeko abeslariak "psikodelia ukitua" musika dantzagarriarekin uztartzen lagundu diela gaineratu ere.

Taldekideak

Duela urte bete inguru hasi ziren Jorge Fuentes eta Jaime Nieto We Are Standardekin zuzenean jotzen eta disko berrian ere parte hartu dute.

Ekoizpena

Eric Broucek (LCD Soundsystem, Hercules and Love Affair, The Juan Maclean, Free Energy) arduratu da diskoaren ekoizpenaz eta 2013an hasieran helduko da honen emaitza.



We Are Standard taldea estudioan da Great State diskoaren ondorengo lana grabatzen. Andy Gillek ekoitzitako diskoak aurrerapauso handia ekarri zuen talde getxoztarraren musika ibilbidean eta aurki lan berri batekin iritsiko dira.Taldekideek esan dutenez, inoizko erreferentzia gutxien izango du eskuartean duten proiektuak, hots, ez dute beste talde batzuen musikan arreta jarriko, “barrutik ateratzen zaien zerbait” sortu nahi dutelako.Horretarako Great State diskoaren ildo beretik jarraituko dute. Halere, estudioko lehenengo diskoan egin zuten bezala, lan berrian ere "abesti psikodelikoen" aldeko apustua egingo dute. Hain zuzen ere, besteak beste, The Velvet Underground, The Electric Prunes eta The Pretty Things taldeen eragina izango dute. Baina, era berean, house musikak leku garrantzitsua beteko du.KolaborazioakEmmanuel Lundgrenen laguntzarekin osatu dute kantu berrietako bat. "Great State diskoa gustuko zuela jakin genuenean gurekin lan egitea proposatu genion", adierazi dute, baita I'm From Barcelona taldeko abeslariak "psikodelia ukitua" musika dantzagarriarekin uztartzen lagundu diela gaineratu ere.TaldekideakDuela urte bete inguru hasi ziren Jorge Fuentes eta Jaime Nieto We Are Standardekin zuzenean jotzen eta disko berrian ere parte hartu dute. EkoizpenaEric Broucek (LCD Soundsystem, Hercules and Love Affair, The Juan Maclean, Free Energy) arduratu da diskoaren ekoizpenaz eta 2013an hasieran helduko da honen emaitza.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea