Gaztea
Egitaraua
L.Z.
Erredakzioa
Urtero legez, Senperen da Iparraldeko ikastolen aldeko festa. Duela 30 urte abiatu zuten Herri Urrats proiektua.
30. urteurrena ospatuko du gaur Herri Urrats jaiak. Duela 30 urte Kanboko Xalbador eraikitzeko abiatu zuten Herri Urrats proiektua, eta aurten ikastetxe hori zaharberritzeko erabiliko dute bildutako dirua. Urtero bezala, Senpereko lakuak hartuko du Iparraldeko ikastolen aldeko festa, eta musikak leku garrantzitsua beteko du han.
Goizetik hasi eta iluntzera bitartean, besteak beste, umeentzako jolasak, bertsolariak erakusketak zein kontzertuak egongo dira Senperen.
Musikari dagokionez, hainbat kontzertu iragarri dituzte. Lapurdi gunean adibidez, Agustin Alkat, Amaren Alabak, Rhapsoldya eta Eloumba arituko dira. Araba gunean, berriz, The Sparteensen, Xutiken eta Niko Etxarten musika entzungo da. Bukatzeko, Nafarroa gunean Anai Arrebak taldea izango da protagonista nagusia.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.