Gaztea

21. edizioa

'Dida Fresh' saio berezia, gaur, Euskal Encounter ekitalditik

I.U.

Igandera arte informatikaren zale ugari izango dira Barakaldon, BECen.

  • Euskal Encounter 2012. Argazkia: EFE.

    Euskal Encounter 2012. Argazkia: EFE.

Hemen da informatikaren zaleentzako ekitaldia: Euskal Encounter. Teknologia berrien zaleentzako topaketaren 21. edizioa egingo da igandera arte Barakaldoko BECen.

Gazteak ere parte hartuko du Euskal Encounterren; ''Dida Fresh'' saioak emanaldi berezia egingo du BECetik, ekitaldian gertatzen ari denaren berri emateko asmoz. Gainera, zozketa paregabea antolatu dugu: Xbox 360 bideo-kontsola bat zozkatuko dugu. Adi-adi entzun beharko duzu, beraz, gaurko saioa, 09:00etatik 12:00etara.

Aurten antolakuntzak hainbat gune berriro kokatu ditu erakargarriago egiteko:

Opengune: Jende guztiari zabalik dagoen gunea, hitzaldiak eta tailerrak egiteko. Ordenagailuen gune nagusiak ere leku berean jarraitzen du.

Gamegune: bideo-jokoei zuzendutako gunea. Aurten paper garrantzitsua jokatzen du, sarreraren ondoan dagoelako, bisitatzeko errazagoa izateko.

Euren alde artistikoa hobetu nahi dutenentzat, Euskal Encounterrek arte digitaleko gunea jarri du urte honetan, bertan, hiru dimentsiotako marrazkia burutuko da, besteak beste.

Gune berriez gain, hardaware-i eta software-i zuzendutako lekuak mantendu egin dira.