11:46

Gaztea

'Dida fresh' saioan

Wiko telefonoak, ate-joka

Erredakzioa

200 euroren truke eskuragarri izango ditugu, zazpi hilabete barru.

  • Wiko telefonoa

    Wiko telefonoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Xabier Unanue teknologia adituaren bisita izan dugu gaur estudioan eta berrikuntza baten berri eman digu. Wiko goi mailako telefono txinatarra ate-joka dugu gurean, eta euroren truke erosi ahal izango dugu.

Orain arte, gure artean gehien hedatu diren smartphone tresnak estatubatuarrak eta hego-korearrak izan dira, baina, merkatua hartzen ari dira Txinatik datozenak ere.

Zazpi hilabete barru, Wiko telefonoak eskuragarri egongo dira gurean, 200 euroren truke.

Android sistema eragile librea erabiliko dute telefono horiek, eta hamahiru megapixeleko kamera izango dute, lau prozesagailu izateaz gain.

Erabiltzaileek geroz eta gehiago erosten dituzte telefono libreak, permanentzia eta puntuak saihestu eta norberak finantzatutako telefonoa izateko. Konpainia txinatarrei esker, goi mailako telefonoak merkeago eskuratzeko aukera ere izango dugu aurrerantzean.

Wikoz gain, beste hamaika konpainia txinatarrek ere Europa konkistatu nahi dutela kontuan izan beharra dago; beraz, litekeena da telefonoen merkatua goitik behera aldatzea, laster.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean