Gaztea

Aste honetan

Lady Gaga, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan

'Top Gaztea' saioaren 200. atalean New Yorkeko abeslariak gure zerrendaren gorenera iristea lortu du 'Applause' kantuarekin

Lady Gaga laugarren postuan genuen joan den astean 'Applause' abestiarekin, eta 'Top Gaztea' saioaren 200. atala bete dugun honetan zerrendaren gorenean dugu New Yorkeko abeslariak. Horretarako, One Direction taldeak utzi behar izan du urrezko postua, baina ez da urrutira joan, izan ere, hirugarren postuan gelditu da 'Best song ever' kantuarekin. Bigarrenan, ordea, ez da inolako aldaketarik izan, eta aste honetan ere Avicii ft. Aloe Blacc abeslariak jarraitzen du postu horretan 'Wake me up' abestiarekin.

Miley Cirusek gorako bidea hartu du beste behin ere 'We can't stop' kantuari esker. Katy Perryk, beriz, eutsi egin dio bostgarren postuari 'Roar' abestiarekin.

John Newman abeslariak zertxobait atzera egin du zerrendan eta seigarren lekuan gelditu da, 'Love me again' kantua hartuta. Gorako joera nabarmena izan du, ostera, One Repulic taldeak, bere 'Counting stars' abestia zazpigarren lekua jaso baitu.

Joan den astean baino postu bat beherako gelditu dena Ellie Goulding izan da, 'Burn' abestiarekin zortzigarren lekua hartu baitu. Robin Thicke ft. T.I. & Pharrell eta Vendetta taldeek bi postu behera egin eta bederatzigarren eta hamargarren lekura jaitsi dira, 'Blurred Lines' eta 'Ekainak 24' kantuekin, hurrenez hurren.

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:

11. Passenger: 'Let her go'

12. Capital Cities: 'Safe & Sound'

13. Macklemore & Ryan Lewis ft. Ray Dalton: ' Can't hold us'

14. Skasti: 'Txorimaloa'

15. Alex Hepburn: 'Under'

16. Justin Timberlake: 'Take back the night'

17. Naughty Boy ft Sam Smith: 'Lalala'

18. Icona Pop: 'I love it'

19. Fermin Muguruza: 'Zugarramurdin akelarrea'

20. Daft Punk ft. Pharrell Williams: 'Lose yourself to dance'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Britney Spears: 'Work bitch'

-Olly Murs: 'Dear Darlin'