Gaztea

Jaialdia

Break On Stage jaialdiak Bilbo hartuko du gaur

Luzia Zugadi

Europako breakdance talde ezagunenak izango dira Bilbon: Herbehereetatik The Ruggeds etorriko da eta Frantziatik, berriz, Inesteam.

Break On Stage nazioarteko kultura urbanoen jaialdia gaur egingo dute Bilbon. Hain zuzen ere, Bilbao Arena izango da aurtengo edizioaren topaleku.

Egitarau zabala prestatu dute gaurko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Europako breakdance talde ezagunenak izango dira Bilbon: Herbehereetatik The Ruggeds etorriko da eta Frantziatik, berriz, Inesteam. Suediako Kaynix dantza-taldea ere arituko da.

Gainera, malda erraldoian egingo duten Bmx Dirt Jump lehiaketan, bizikleta jauziak antolatuko dituzte.

Bestelako ekintzak ere hartuko ditu Break On Stage jaialdiak: "Vokalicks" Human-Beatbox hirukotearen ikuskizuna, Bost Urban dance lehiaketa eta disko jartzaileak, besteak beste.

Bukatzeko, hip-hop musika lantzen duen Rayden taldeak kontzertua eskainiko du.

Sarrerak 10 euroan daude salgai, eta jaialdiari buruzko informazio guztia www.breakonstage.com webgunean aurkitu dezakezue.