Gaztea

Elkarrizketa

Nolakoa da Ibon Fernandez estudiotik kanpo?

'Pop Track' saioko aurkezlearen sekretuak argitara ateratzen saiatu gara Gaztean. Mikrofonoaren aurrean kontatzen ez duena aitorrarazi diogu.

Gaztean ezin izan diogu jakingurari eutsi. Ibon Fernandez gure lankideak irratian erakusten ez duen hori ezagutzeko irrikaz geunden eta galdeketa sakona egin diogu. Bizio asko dituela eta musikalari izatea duela amets aitortu digu baina… bestelako gai batzuetan 'Pop Track' saioko aurkezlea misteriotsuago agertu da. Zergatik ote?

-Abesti bat: ‘Dancing on my own’, Robyn.

-Musika talde bat: The Knife

-Bidaiatzeko leku bat: New York

-Edari bat: Coca Cola

-Amets bat: Erraza: hondartza huts batean oporretan egotea. Konplexuagoa: musika egiten ikasi eta hortatik bizitzea.

-Zapore bat: Kafearena

-Jaialdi bat: Donostiako Zinemaldia

-Bizio bat: Kakahueteak, telesailak, Youtube, Doritos-ak… -Pelikula bat: Pedro y el dragón Elliot.

-Festa bat: Bartzelonako lagunen pisuetan egindako edozein.

-Zure maitale platonikoa: Gehiegitxo ditut.

-Gorroto duzun zerbait: Egunero elkar ikusi eta kasorik egiten ez dizun jendea.

-Aitorrezina den desio bat: Nire desio guztiak kontatzeko modukoak dira.

-Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat? Asko maite dudan pertsona batekin.

-Irla batera eramateko hiru gauza: Urdaiazpiko pixkat, laranja zukua eta Ipod-a.

-Uda ala negua: Uda.

-Mendia ala hondartza: Hondartza.

-Ardoa ala garagardoa: Garagardoa.

-Negar egin duzun azken aldia: Duela ez asko, kantu bat entzuten.

-Inoiz egindako zorakeriarik handiena: Ezkontza batera joan ondoren zazpi orduko bus bidaia eta jarraian beste zazpi orduko hegaldia egitea.

-Ohean pijamarekin ala biluzik: Biluzik

-Tangarekin / kuleroekin / ezer gabe? Boxerrak/Slipak/ ezer gabe? Biak eta txuriak.

-Goian ala behean: Goi, behe, ezker, eskuin…