10:31

Gaztea

Dida Fresh

Euskal Encounter-etik zuzenean eskaintzen ari gara programa!

3.000 pertsonak BECen pasatu dute gaua, Euskal Encounter-eko ateak noiz irekiko zain! Pasa ezazue goiza gurekin, inaugurazio ofizialaren atarian! Abiadurarik arinena lortzeko gako guztiak, gurean!

  • Irudirik gabe

    Irudirik gabe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

'Dida Fresh' Euskal Encounter-etik egiten ari gara zuzen-zuzenean. Bertara joan dira Amaia Telletxea, Julian Iantzi eta Julen Telletxea, ordenagailuak, bideokontsolak eta edari energetikoak hartuta BECera joan diren guztiekin bat egitera.

Ateak ireki aurretik, 3.000 pertsonak BECen bertan egin dute lo, eta 6.000 izango dira igandera bitartean informatika azokak eskaintzen dizkien konexioaz, informazio elkarbanaketaz, jokoez, tailerrez eta abarrez gozatuko dutenak. 4.000 ordenagailu baino gehiago konektatuta, 6.000 parte-hartzaile, 20 Gbps-ko konexio eta 50.000 euro baino gehiago saritan... Geldiunerik izango ez duten 4 egun pasatuko dituzte ordenagailuen munduko zaleek eta profesionalek bertan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean