Gaztea

Elkarrizketa

Conquisekoak baina proba zailagoak pasa ditu gaur Julian Iantzik

Xabi Unanue

Guk proposatu, eta berak onartu. Julian Iantzik ez du sekretu bat bera ere kontatu gabe utzi Gaztean egin diogun elkarrizketan.

"El Conquistador del fin del mundo", "Conquistour", "Bost Baietz"... Kurrikulum luzea du Dida Fresheko esatariak. Aurten opor gabe geratu den arren, umore biziz aritzen da goizero irratian. Hori bai tarte bat hartu eta gure galdetegi sakon eta interesgarria betetzeko astia izan du.  Ezetz enak erantzun! DENBORA!

Abesti bat:AC/DC taldearen Thunderstruck

Musika talde bat: AC/DC, fan sutsua naiz!!

Bidaiatzeko leku bat: Leku bat non ikusteko eta gauzak egiteko aukera dagoen. Pituz gotti eguzkia hartzen denbora guztian ez dut gustoko, aspergarria da niretzat.

Edari bat: Ur freskoa, litroka edaten dut. Eta trago batzuk hartzeko, berriz, ron-cola.

Amets bat: Ez dut ametsik izaten, nahikoa praktikoa eta errealista naiz

Zapore bat: Txokolate beltzarena.

Jaialdi bat: Euskal jaialdiak AEBtan. Ni han sortua naiz eta txikitatik bizi izan ditut.

Bizio bat: Bazkaldu eta afaldu ondoan txokolate beltza jan. Izozkiak ere oso gustuko ditut.

Pelikula bat: Akziozko eta intrigazko pelikulak ditut gustuko.

Festa bat: Lesakako Inauteriak, San Ferminak,..giro euskalduna eta polita.

Zure maitale platonikoa: Ez dut...

Gorroto duzun zerbait: Prepotentzia eta gezurra...

Aitorrezina den desio bat: Sobera aitorrezina da..kar, kar, kar...

Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat? Umorea duen norbaitekin..barre egitea oso garrantzitsua da.

Irla batera eramateko hiru gauza: Konpainia ona, internet,..eta txalupa bat handik bueltatzeko!!

Uda ala negua: Biak gustuko baina bat aukeratzekotan uda...

Mendia ala hondartza: Biak gustuko..baina mendian ibiltzea nahiago.

Ardoa ala garagardoa: Biak baina gaseosarekin eta fresko-fresko.

Negar egin duzun azken aldia: Nire haurrak jaio zirenean.

Inoiz egindako zorakeriarik handiena: Batzuk egin ditut...eta guztiak handiak!!kar, kar, kar

Ohean pijamarekin ala biluzik: Biluzik ez, beti arroparekin eta tenperaturaren arabera.

Boxerrak/Slipak/ ezer gabe? Normalean boxerrak eta udan bakeroak janzten baditut ezer gabe askotan.

Goian ala behean: Goian, behean,...eta zeharka, eta makurtuta,...eta puente pino eginda...