10:51

Gaztea

Gasteiz

ZZ Top, 2015eko Azkena Rock Jaialdiko kartelburu

Erredakzioa

Rock munduko izar estatubatuarrak ekainaren 19tik 20ra Gasteizen egingo den jaialdiko protagonistak izango dira.

  • ZZ Top.

    ZZ Top. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ZZ Top izango da Gasteizko Azkena Rock Jaialdiaren bi kartelburuetako bat, Last Tour International enpresa antolatzaileak jakitera eman berri duenez. Jaialdia 2015eko ekainaren 19tik 20ra egingo dute, betiko lekuan, Mendizabalan.

1970ean Houstonen sortutako taldea Billy Gibbonsek (abeslaria eta gitarra-jotzailea), Dusty Hillek (baxu-jotzailea) eta Frank Beardek (bateria-jotzailea) osatzen dute. Lau hamarkadako ibilbidea egin ostean, sorrerako partaideek jarraitzen dute taldean.

Rock and Rollaren Famaren Aretoan sartu zituzten 2004an, hamaika urrezko eta zazpi platinozko disko lortu eta gero. Eliminator 1983an argitaratutako diskoaren 10 milioi ale saldu zituzten mundu osoan, eta Ameriketako Estatu Batuetako rock talde esanguratsuenetako bat da, 25 milioi disko baino gehiago saldu baititu bertan.

Hasieran jorratzen zuten AEBko hegoaldeko rockak eta bluesak aldaketak izan ditu urteotan, bidean new wave, punk rock eta dance rock joerak nahasi baitituzte, baina rock and roll eta hard rock oinarriari irmo eutsi diote, taldearen nortasun agirian baitaude.

Taldearen beste ezaugarri nagusietako bat umorea ere bada, eta estetikan, Gibbonsen eta Hillen itxura, bizar luze-luze horiekin.

Last Tour Internationalek gogorarazi duenez, abenduaren 18a arte 59 euroan egongo dira salgai bi egunetarako sarrerak, eta kanpalekua erabili nahi dutenek beste bost euro ordaindu beharko dituzte.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean