Gaztea

Irratia

Las Tea Party bikoteak girotuko ditu Gaztea Irratiko ostiral gauak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

22:00etatik 00:00etara, hankaz gora jarriko dute irratia Loreak eta Evak. Hilero gonbidatu berezi bat eramango dute estudiora.

Pixkanaka ari gara Gaztea Irratiaren denboraldi berriko programazioa biribiltzen. 'Dida' eta 'Gaztea Box' aspaldi hasi ziren, eta gaur bertan Las Tea Partyren saioari ekingo diogu.

'B aldea'k ere astelehenean estreinatuko du sasoi berria, Julen Idigoras buru duela.

Harira itzuliz, ostiral gauak (22:00etatik aurrera) Euskal Herriko disko-jartzaile martxosoenen erritmora igaroko dituzte entzuleek, Las Tea Party bikoteak puntako musikaz jantziko baititu irratiaren uhinak, gaurtik aurrera.

Hala, bi orduko saio musikatuan, hankaz gora ipiniko dute irratia. Aurten, gainera, Loreak eta Evak gonbidatu berezi bat eramango dute hilero; hilabeteko azken ostiralean, hain justu.

stu.

stu.

stu.